Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

 13. buletina / 2025eko udazkena

  >> Versión en español / Gaztelerazko bertsioa

Hasi dira Fakultatearen 50. urteurreneko ekitaldiak!

2026. urtean, 50 urte beteko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak; urteurrena ospatzeko makina bat ekitaldi antolatu ditugu ikasturte osoan. Hilabete bakoitza, gai baten bueltan bilduko ditugu ekitaldiak. Ikusi programazio osoa eta parte hartu!

imagen
Informazioa
 

Bizi Osorako Ikaskuntzarako kontseilua sortu dugu

Beste hainbat erakundeekin batera, bizi osorako hezkuntza sustatzea helburu duen kontseilua sortu dugu. Lankidetza-sare honen bitartez, gizartean etengabeko prestakuntzaren beharrak identifikatuko ditugu eta bizitza osoan zehar ikaskuntza bultzatuko dugu. Pasa den urrian egin genuen aurkezpen publikoa, Eskoriatzako campusean.

imagen
Informazioa
 

'Arrazakeria ikastetxeetan', abenduaren 12ko jardunaldiaren ardatz 

Kulturarteko jardunaldiaren seigarren edizioa izango da abenduaren 12an egingo duguna. Hizkuntza izan da aurreko edizioetako gai-ardatza; aurten, 'Eguneroko arrazakeria egoerak ikastetxean: guztion erronka'.

imagen
Informazioa
 

Kalean da ‘Haur eta gazte literatura irakur gida 2024’

Fakultateak koordinatutako gidak 2024. urtean haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratu diren 294 liburuak aztertu ditu.

imagen
Gida PDF
 

LANKI Kooperatibismoaren ikertegiko 25. urteurreneko jaia

Aurten 25 urte bete ditu LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak, eta hori ospatzeko, jaia antolatu dugu Aretxabaletako campusean, azaroaren 27an. Zorionak LANKI!

imagen
Informazioa
 

Otsailaren 24 eta 25ean: Alumni hitzaldien 4. edizioa

2026ko otsailaren 24an eta 25ean egingo ditugu ikasturte honetako Alumni hitzaldiak. Urtero bezala, Aretxabaletako campusean egingo ditugu emisioak. Gure fakultatearen gaia aurten: kultura eta sormena. Gorde datak agendan!

Aurreko edizioak
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
alumni.huhezi@mondragon.edu

FacebookInstagramLinkedInYouTube BlueskyMastodon

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?

(Baja emanten baduzu buletin honetan, ez duzu buletin informatibo gehiago jasoko baina, jarraituko duzu jasotzen zure profilean aukeratuta dituzun Alumni Elkartearen bestelako informazioak)