Korrikak irauten duen bitartean, Fakultateko ikasleek dozenak ekitaldi antolatu dituzte gure hiru campusetan. Denetik egon da eta egongo da: musika lantegiak, dantza ikastaroak, bertso bazkaria, bingo musikatua, kanpaldia, musika kontzertuak, DJak, arte plastikoen lantegiak, bertso-poteoa… Gainera, beti bezala, Fakultateak hiru kilometro erosi ditu euskararen aldeko lasterketan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Bilbon. |