Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

 09. buletina / 2024ko uda

  >> Versión en español / Gaztelerazko bertsioa

Humanitate Enpresa lizentziaturako ikasle ohiak Eskoriatzan elkartu dira

Pasa den maiatzaren 18an, bilkura egin zuten Humanitate Enpresa lizentziaturako ikasle ohiek. Eskoriatzako campusean egindako topaketan, 4. promozioko 12 ikasle bildu ziren. Harrera jaso ondoren, Dorleta eraikin berritua bisitatu zuten. Bilkura borobiltzeko bazkaria egin zuten Eskoriatzan. 

 

Animatu! Jarri harremanetan Fakultateko Alumnni Elkartearekin eta bildu ikaskide izandakoekin!

imagen
Informazioa eta argazkiak
 

Lehenengo aldiz, Bilboko Euskalduna Jauregian egin dugu gradu eta master amaierako ekitaldia

Aurten, lehenengo aldiz, Bilboko Euskalduna Jauregian egin dugu gradu eta master amaierako ekitaldia. Ekainaren 20an egindako ekitaldiak, kokapenetik haratago, nobedade ugari izan ditu, batetik, oroigarria jaso zuten Humanitate Digital Globalak graduko lehenengo promozioko ikasleek eta, bestetik, lehenengo aldiz bildu dira ekitaldira masterretako ikasle egresatuek. 1.000tik gora gonbidatu elkartu ziren Bilboko auditoriumean.

 

Eñaut Elorrieta musikariaren esku egon zen ikuskizun nagusia; gernikarrak lau kantu jo zituen taula gainean. Oroigarria jaso eta taldeko argazkiak egiteaz gain, zenbait ikasleek partekatu zituzten ikasketen inguruko bizipenak, mezuak eta bideoak. 

 

imagen
Informazioa eta argazkiak
 

Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz hausnartu dugu Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan

Uztailaren 18an, Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan izenburupean, jardunaldia egin genuen Eskoriatzako campusean. Ekitaldia izan da Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioa.

imagen
Informazio gehiago
 

Xabier Egibar izendatu dute Mondragon Unibertsitateko presidente berria

Apirilaren 25ean egindako bileran, Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez babestu du Xabier Egibarren izendapena. Xabier Egibar (Errenteria 1966), Laboral Kutxako zuzendari orokorra da eta gaur egun kreditu kooperatiban duen ardurari gehituko dio Mondragon Unibertsitatearen presidentzia. 2027 urtera arte egongo da karguan.

imagen
Informazio gehiago
 

Doktorego programak hartu ditu ardatz 'MUniversitas' aldizkariko 57. zenbakiak

Mondragon Unibertsitateko Doktorego programen eskaintza jorratu du MUniversitas aldizkariko 57. zenbakiak. Ikasturteko azken zenbaki honetan, Doktorego programa gure fakultatean egin duen Maialen Arnedo ikasleari eskaini dizkioggu azala eta elkarrizketa.

imagen
Deskargatu aldizkaria!
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
alumni.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagram LinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?

(Baja emanten baduzu buletin honetan, ez duzu buletin informatibo gehiago jasoko baina, jarraituko duzu jasotzen zure profilean aukeratuta dituzun Alumni Elkartearen bestelako informazioak)