Ikasturte honetan, 20 urte beteko ditu Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek antolatzen duten Huhezinema Ikus-entzunezkoen Jaialdiak, eta berrikuntza ugari ekarriko ditu 2027ko edizioak. Batetik, izena egokitu dute antolatzaileek: “film laburren" jaialdia izatetik, “ikus-entzunezkoen" jaialdia izatera pasatu da. Bestetik, 20. edizio honetan, bakarrik euskarazko lanak onartuko dituzte. Beti bezala, Aretxabaletan egingo dugu jaialdia.
|