Hilaren 18an egin dugu fakultatearen 50. urteurreneko ekitaldi instituzionala. Unibertsitateko eta fakultateko ordezkariekin batera, Imanol Pradales lehendakariak hartu du parte Eskoriatzan egindako ekitaldian. Bere hitzartzean, Lehendakariak humanismoa eta gizabidea lehen lerrora ekartzeko beharra aipatu du, eta unibertsitateak zeregin horretan duen ardura azpimarratu du.
Maiatzaren 8an, Fakultatearen 50. urteurreneko ospakizunen artean, ikasle ohien topaketa egingo dugu Eskoriatzan. Bilkura aukera paregabea izango da ikaskide izandakoekin berriz aurkitzeko eta campusak nola aldatu diren ikusteko. Irekita dago izen-ematea, animatu eta eman izena!
Otsailaren 24an eta 25ean, Alumni hitzaldi zikloaren bosgarren edizioa egin genuen. Oraingoan, lau hitzaldi eskaini genituen, tartean, fakultateak koordinatutako Kultura eta sormena: formazioa eta sektorearen erronkak izenekoa.
Aretxabaletako campusa euskal kulturaren egoeraren hausnartzeko gunea izan da pasa den otsailaren 25ean eta 26a, bertan, kanpotik etorritako 110 lagun inguru elkartu dira IdeiEnean gaiaren gainean hausnartzeko.
(Baja emanten baduzu buletin honetan, ez duzu buletin informatibo gehiago jasoko baina, jarraituko duzu jasotzen zure profilean aukeratuta dituzun Alumni Elkartearen bestelako informazioak)