"Jaio, ikasi, lan bat, erretiroa hartu... Hori bukatu da"
"Jaio, ikasi, lan bat, erretiroa hartu... Hori bukatu da. Erronka horiei erantzuteko prest egon behar dira irakasle izateko ikasten ari diren ikasleek" hausnarketa hori egin du Lehen Hezkuntzako gradua egin zuen Unai Legarda Isazelaiak. Arizmendi Ikastolan irakasle moduan ibili ostean, orain, Arizmendi Ikastolako Arrasateko GURA-ko arduraduna da, bestela esanda, LHko lehenengo mailatik laugarrenerako arduraduna. Arizmendi Ikastolaren Arrasateko Arimazubi gunean jarri dugu mikrofonoa martxan. Elkarrizketa osoa
|