DYAk 60 urte bete ditu errepideetan, herrietan eta larrialdietan laguntzen, eta urteurren borobil hau ospatzeko, erakusketa ibiltari bat antolatu du Bizkaian zehar. Karabana aipagarri hau Arrigorriagara iritsiko da datorren uztailaren 15ean, asteazkena, herritarrei euren lana gertutik ezagutzeko eta formakuntza praktikoa jasotzeko aukera eskainiz.
Ekitaldia udaletxeko plazan izango da, 17:00etatik 21:00etara, eta adin guztietako pertsonentzat pentsatutako hainbat gune eta jarduera izango ditu:
- DYAren historia laburbiltzen duten hamabost informazio-panel.
- Ikastaroak: lehen sorospenei buruzko tailerra haurrentzat, desfribiladorea nola erabili, eztarriko trabamenduaren aurkako lehen sorospenak nola egin...
- Konstanteak hartzeko gunea.
- Anbulantzia bat eta laguntza-ibilgailu bat bertatik bertara ezagutzeko aukera.
- Opariak, haurrentzako eta helduentzako: kartoizko anbulantziak, puxikak, lehen sorospenen algoritmoak...
Arrigorriagako Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu uztailaren 15ean plazara hurbiltzera, DYAk gure gizartean egiten duen funtsezko lana aitortzeko eta, aldi berean, larrialdietan lagungarri izan daitezkeen oinarrizko ezagutzak ikasteko.