Masterra hurrengo ikasturtean hasiko da, urrian. Masterrak prestatuko ditu profesionalak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan. Informazio gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari den Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektuaren testuinguruan, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu dugu. Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’gaia landuta, ekainaren 9a arte egongo da irekita bideoak aurkezteko epea.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Universitat de Lleida eta Universitat d'Andorra-rekin batera antolatutako DualECA sinposiumak 6. edizioa izango du. DualECA da dual modalitatea hezkuntzan lantzen duten unibertsitateen sinposiouma.
MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko ekitaldi biderkatzailea antolatu genuen Bilbon. Ikerlanaren helburua da ikasleen artean gizarte-ekonomiari buruzko gaitasunak sustatzea, ikasketa-plataforma digitalen bidez, eta ekonomia hori goi-mailako langileen artean sustatzea, zenbait gidalibururen bidez.
Martxoaren 10ean, ikastetxeetako orientatzaileei zuzendutako jardunaldia antolatu dugu Bilbao AS Fabrik-en: Humanitateetako ikasleen orientazioa eta etorkizuneko lanbideak. Bilkuraren helburua da hausnartzea Humanitateek duten tokiaz eta etorkizunaz batxilergoan eta unibertsitatean, betiere, ikasleen orientazioan hobetzeko asmoarekin.
Euspot, euskarazko spot lehiaketako 12. edizioaren helburua izango da gazteengan bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzea. Aurten babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Plana Euskadi 2030 (ZTBP 2030) izango da. Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu