KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

67. buletina / 2023-10-27

Nola egin dezakegu alfabetatze matematikoa guztiontzat izan dadin?

 

Ikasle batzuk matematikarekiko sentitzen duten sufrimendu, gorroto, asperdura eta beldurrik posible da bidea egitea ikasketa prozesu esanguratsu, ulergarri, gozagarri eta esperimentatzaile batera. Leire Aranak “matematikekin ezinean zebilen semearentzat soluzioa aurkitu” du. Hona hemen, berari egindako elkarrizketa eta matematikak bizitzeko beste modu bat dagoela aldarrikatzeko sortu duen bloga; bertan, baliabide ugari eskaintzen ditu etapa ezberdinetan matematika manipulagarrien bitartez irakasteko. 

 

Irudia: Argia

Elkarrizketa (Euskaraz - 10 min) eta Bloga

 
 

Argazkia: Aprendiendoconlasmanos.com

“Eskuekin ikasten”, espazio pedagogikoa.

 

Lara Giménez Barragán matematikaren didaktikarekiko pasioa duen irakaslea da, Maria Antonia Canals matematikaren didaktikan adituaren kolaboratzaile izandakoa. “Eskuekin ikasten” espazio pedagogikoan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin geometria, estatistika, zenbakiak, logika, neurriak zein aritmetika lantzeko materialak eta proposamenak biltzen ditu, guzti-guztiak errealitatearekin erlazioa dutenak.

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 30 min)

 

Maria Antònia Canals, matematikaren didaktikan aditua. 

 

Hona hemen Maria Antònia Canalsi, matematikaren didaktikaren adituari, egindako elkarrizketa. Nor zen? Noraino iritsi da bere ondarea? Bada, modu batean edo bestean, gela guztietara. Nola ulertzen zituen eta nola aplika daitezke matematika manipulagarriak? Irakur ezazu arretaz bere dekalogoa. 

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 30 min)

Irudia: Pere Virgili

 

Irudia: Pexels 

Matematika goiztiarren mitoak

 

Gaur egun matematika manipulatiboen inguruan material eta baliabide ugari daudela ikusi badugu ere, irakasleen eragina funtsezkoa da matematiken ikaskuntzan. Hala ere, matematikaren inguruan sortutako mitoek irakasle hauen ikuspegia mugatu dezakete, eta ondorioz, ikasleak kaltetu. Artikulu honetan, nonahiko mito matematikoak jorratzen dira, ikasle gazte askorengan eragin negatiboa izan dezaketenak.

 

Irakurri gehiago (Ingelesez - 30 min)

 

Aritmetika Lehen Hezkuntzako irakasleentzat

 

Aitzol Lasa Oiarbidek argitaratutako liburua da Aritmetika Lehen Hezkuntzako ikasleentzat izenburua duen liburua. Liburu honetan haurra besotako umea denetik Lehen Hezkuntza amaitzen den arte ematen den zentzumen numerikoaren garapena azaltzen da. Honela, irakurleak zenbaki arruntaren ikuspegi osoa landuko du. Hona hemen liburuaren laburpena eta Aitzoli egindako elkarrizketa.

 

Irudia: UEU

 
Irakurri Gehiago
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTube Web Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2023 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.