Hezkuntza ekosoziala da gaur bizi dugun krisi ekologiko globalari erantzuteko forma hartzen ari den planteamendu kurrikular berria. Bide horretan, FUHEM fundazioak eskarmentu handia du eta ondorengo bideoan laburtzen da euren proposamena.
Gizarte digitalizatuak ahalbidetzen dizkigun hainbat aukera ukaezinak badira ere, honek gure planetan aztarna ekologiko handia eragiten du. Urari dagokionez, egoera larria da eta albiste honetan informazio digitalaren biltegiratze-zentruen kokapenaz eta ur-kontsumoaz ohartarazten gaituzte.
Ekoantsietatea gero eta kezka handiagoa eragiten ari den fenomenoa da. Etorkizun katastrofikoaren inguruko mezuak gero eta adin txikiagoko haur edota gazteengan iristen ari dira. Ondorengo artikuloak, ekoantsietateak izan ditzakeen eraginak aztertu eta horren aurrean hartu beharreko jarrerak proposatzen ditu.
Ekoantsietateari aurre egiteko baldintzetako bat ezagutza da, eta zehazki ekoalfabetizazioa. Ekoalfabetizaziorako biodibertsitatearen galeran arreta jartzea beharrezkoa izango da berau balioztatzeko. Ikerketa honetan, tokiko natur ondarearen ezagutza bermatuko duen tokiko curriculumetaz ari dira.
“Manual de lucha contra el cambio climático” liburuak, modu grafiko eta erakargarri batean klima aldaketaren gaineko datu zientifikoak aurkezten ditu, etorkizun hurbileko agertoki desberdinetara hurbilduz. Agertoki horien aurrean gizarte eta indibiduo bezala ekiteko hainbat gako ematen dizkigu, eta hortaz, “borrokarako gidaliburu”tzat har dezakegu. Aurkezten duen formatua dela eta, gazteengan ere eragiteko gaitasuna duela ondorioztatzen dugu.