Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

 04. buletina / 2024ko udaberria

  >> Versión en español / Gaztelerazko bertsioa

Alumni Hitzaldien 3. edizioa

Martxoaren 5ean, 6an eta 7an egin dugu aurtengo Alumni Hitzaldi Zikloa. Hirugarren edizio honetan, kooperatibismoa, proiektuen kudeaketa eta talentua izan ditugu hizpide. 

 

Lehenengo mahai-inguruan, Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendariak gidatu zuen eztabaida. Mahaiaren bueltan, puntako hiru gonbidatu: Leire Mugerza, MONDRAGON Taldeko Lehendakaria; Iñigo Iñurrategi, MONDRAGON Taldeko hezkuntza kooperatiboko arduraduna eta Aritz Otxandiano, FAGOR Taldeko iraunkortasun arduraduna. 

 

ratio 
Proiektuen kudeaketa
Talentua
 

Ikasle eta ikasle ohiei zuzendutako ikastaroak

Unbertsitate bizi! egitasmoren barruan. Fakultateko ikasle eta ikasle ohiei zuzendutako ikastaro sorta eskainiko dugu udaberri honetan. Irekita dago izen-ematea!

Eman izena ikastaroetan!
 

Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa

Urtarrilaren 27an, Eskoriatzan egindako koirakaskuntzari buruzko jardunaldi arrakastatsuari erantzuteko asmoarekin, online egiteko 20 orduko ikastaroa eskainiko dugu apirilaren 15etik aurrera: Koirakaskuntza bidezko esperientziak gelan. 

imagen
Informazioa
 

Korrikaren harira, dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Fakultateko ikasleek 

Korrikak irauten duen bitartean, Fakultateko ikasleek dozenak ekitaldi antolatu dituzte gure hiru campusetan. Denetik egon da eta egongo da: musika lantegiak, dantza ikastaroak, bertso bazkaria, bingo musikatua, kanpaldia, musika kontzertuak, DJak, arte plastikoen lantegiak, bertso-poteoa… Gainera, beti bezala, Fakultateak hiru kilometro erosi ditu euskararen aldeko lasterketan, Aretxabaletan, Eskoriatzan eta Bilbon.

Korrika iruditan
 

Xabier Retegiren ‘Horizontes de esperanza’ liburu berriaren aurkezpena hartu du Eskoriatzako campusak 

Aurkezpenean, Xabier Retegik honako hauek izan zituen lagun: Nagore Ipiña Fakultateko dekanoa eta Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendaria, elkarrizketatzaile lanetan.

ratio 
Informazio gehiago
 

‘InpAkta’ argitalpena aurkeztu dugu,  inpaktu handia duten gaiak landuko dituen aldizkari zientifikoa

Bilboko egindako ekitaldian parte hartu dute Eva Ferreira EHU/UPVko errektoreak, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak, Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak, Rikardo Bueno Zabalo BRTAko zuzendari nagusiak eta Ugo Mayor Ikerbasque ikertzailea eta ‘InpAkta’ aldizkariko erredakzio-buruak.

Informazio gehiago
 

Maiatzean, Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren jardunaldiaren bigarren edizioa

Maiatzaren 8an eta “Sasi guztien artetik” lelopean antolatutako jardunaldian, parte hartuko dute Josu Martinez ‘Bizkarsoro’ filmaren zuzendariak, Xabier Irujo historialariak eta Alaitz Aizpuru filosofoak.

Eman izena!
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
alumni.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagramLinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?

(Baja emanten baduzu buletin honetan, ez duzu buletin informatibo gehiago jasoko baina, jarraituko duzu jasotzen zure profilean aukeratuta dituzun Alumni Elkartearen bestelako informazioak)