KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

58. buletina / 2022-10-20

Pentsamendu kritikoaren garrantzia gehiegizko informazioaren aroan

Infoxikazio, infobesitate edota informazio-leherketa ere deitu izan zaio gehiegizko informazioaren aurrean sortzen den ezinegonari eta enpatxuari. Kudeatu ezin dugun informazio uholdearen aurrean sortzen da askotan gogogabetasuna, eta ondorioz, erabakiak hartzeko ezintasuna ere bai. Infoxikazioa ez da termino berria, baina denon ahotan dabilen kontua da informazio-teknologien digitalizazioak ekarri duen testuinguru honetan. Bideo labur honek ederki azaltzen du nola bizi garen gehiegizko informazioaren aroan.

 

Ikusi bideoa (Ingelesez - 3 min.)

ratio  

Bideoa: Creative Technology & Design

 
 
 

Irudia: zientzia.eus

Dekalogoa pentsamendu kritikoa garatzeko

 

 

Informazio andana daukagu eskura, denetariko iturriak eta askotariko iritziak jasotzen ditugu egunero. Egoera horren aurrean, aztertu beharko genuke nola jartzen garen harremanetan edukiarekin, eta bereziki, arakatu nola hautatzen ditugun gure informazio iturriak. Infoxikazioaren aurrean, ezinbestekoa da pentsamendu kritikoa garatzea. Elhuyarrek dekalogoa garatu du horretan laguntzeko.

 

 

Irakurri gehiago - (Euskaraz - 30 min.)

 

Informazio iturri egokiak hautatzearen erronka

 

 

Informazio-teknologien digitalizazioak ikaste-irakaste prozesua eraldatu du, sarbide azkarra ahalbidetu du informazio-baliabide ugarietara eta informazio-eduki berriak sortzeko gaitasuna biderkatu da. Iturri egokiak hautatzea izaten da, hala ere, ikaslearentzat erronkarik handiena, informazio faltsuaren eta errepikakorraren aurrean sortzen den nahastea sahiesteko. Youverify proiektu europearrak hainbat online baliabide sortu ditu eskolarako, informazio faltsuak identifikatzen ikasteko.

 

Irakurri gehiago - (Ingelesez - 30 min.)

Irudia: Pexels

 
 
 
ratio  

Bideoa: EITB

Informazioaren kudeaketarako tresnak eta gomendioak

 

Maite Goñi Fakultateko irakasle ohiak hainbat gomendio ematen ditu bideo honetan, informazioaren bilaketarako, kudeaketarako eta berau partekatzeko. Azpimarratzen du garrantzitsua dela norberak jasotzea bakarrik nahi edo behar duen informazioa, eta horretarako, praktikan jar daitezkeen ohitura batzuk eta erabil daitezkeen aplikazio batzuen berri ematen digu.

 

Ikusi bideoa - (Euskaraz - 20 min.)

 

Eskolan nola landu 'Fake news'-ak, liburua eta lan-koadernoa

 

Jacqueline Sánchez-Carrero egilearena da eskolarako prestatutako liburu eta lan-koaderno arina, albiste eta iturrien egiazkotasunaren inguruan lanketak egiteko liburu praktiko eta oso bisuala. Enrique A. Martínezekin batera, Telekids proiektua kudeatzen du. Telekids da eskolan hezikomunikazioa lantzeko ikastaro eta baliabideak eskaintzen dituen proiektua. Webgunean, dohako hainbat baliabide eskaintzen dituzte.

Irudia: telekids

 

 
Ikurri gehiago
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTube Web Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2022 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.