KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

76. buletina / 2024-07-24

KoLaborategia 2023-2024 ikasturtean

2023-2024 ikasturtea amaitu dugu eta, buru-belarri ibili ostean, ikasturte emankorra dela esan dezakegu. Buletin honetan, esku artean izan ditugun proiektuen lagin bat bildu dugu. Datorren ikasturtean gehiago! Bitartean, gure webgunean topatuko gaituzue.

imagen

 

 
 
imagen

Irudia: Pixabay

Digitalizazioa eta etika

 

Adimen artifizialaren gorakadarekin, asko hitz egin da ikuspegi etikoaz. KoLaborategian, hainbeste aldarrikatzen den ikuspegi horren atzean zer dagoen aztertu dugu, teknologia digitala eguneroko hezkuntza-praktiketan aplikatzean egon daitezkeen marko etikoak aztertzeko. Artikulu honetan, azterteka horretatik ateratako ondorioak irakurri ditzakezue.

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 30min)

 

STEMotiv, beste ikasturte batez

 

Badira jada lau ikasturte STEMotiv proiektuarekin lanean dihardugula. STEM proiektuen diseinuetan ahalduntzeko proiektua izanda, ikasturte honetan genero-ikuspegian eta teknologiaren arloan jarri du indarra, Emun eta Talaios kooperatiben eskutik.

 

Irakurri gehiago - (Euskaraz - 5min)

imagen
 

Irudia: HUHEZI

Transferentzia proiektuak

 

KoLaborategiak harreman estua du hezkuntza erakundeekin eta gure ikertzaile-taldeak beren espezializazio alorreko ekarpenak egin ditu hainbat transferentzia proiektutan. Diziplinarteko proiektuak, ikastaroak (online eta aurrez aurre) eta aholkularitza egin dugu honakoekin, besteak beste: Europako Komisioko Joint Research Centre, HIK HASI, MONDRAGONeko ezagutza dibisioa, HABE, Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola, Kurtzebarri Eskola, Gernikako Institutua, Tolosako Inmakuladako Lanbide Heziketa Zentroa, Altxa Burua Oñati eta Euskal Wikilarien Kultur Elkartea.

 

Irakurri gehiago - (Euskaraz - 10min)

 

Kongresuetako partaidetza

 

KoLaborategian ezinbestekotzat dugu hezkuntza eta komunikazio arloetako adituen lanaren jarraipena egitea, baita gure jardunean zein ikerketetan ikasitakoa komunitatetarekin partekatzea ere. Horregatik, ikasturte honetan ere, kongresu askotan izan gara egungo baliabide, erronka eta joerak ezagutzen, eta horietako batzuetan aktiboki ere hartu dugu parte, komunikazioak aurkeztuz edo antolakuntzan lagunduz: EDUTEC, IFE, NODOS, FIET, ETEN, ICON-EDU, EDEN eta CIMIE.

 

Irakurri gehiago - (Euskaraz - 30 min)

 
imagen
 

Inteligencia artificial y educación: construyendo puentes

 

2024ko apirilean “Inteligencia artificial y educación: construyendo puentes” izeneko liburua argitaratu zuen Graó argitaletxeak. Liburua KoLaborategiko Amaia Arroyo Sagasta irakasle eta ikerlariak koordinatu du eta bertan Ainara Bilbao Eraña, Egoitz De La Iglesia Ganboa eta Beñat Flores Puga irakasle eta ikerlariek kapitulu bana idatzi dute. Bartzelonako, Madrileko eta Murtziako unibertsitateetako beste ikerlari batzuek ere parte hartu dute. Antoni Hernández-Fernándezek erreseina idatzi du.

 

 
Irakurri Gehiago
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTubeWeb Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2023 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.