Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

29. Buletina / 2023-05-30

STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia

Ekainaren 8an, DBHko irakasleek beraien STEM esperientziak partekatzeko lehen jardunaldia antolatu dugu. Bilkura online egingo da eta bertan aurkeztuko dituzte STEM proiektuekin lotutako hiru esperientzia: STEMotiv, 3Kimu eta ZTIM HUB. Gainera, hitzaldi bat ere eskainiko du Mireia Usart Rodríguez Universitat Rovira y Virgili-eko ARGET ikerketa taldeko ikertzaileak. Informazio gehiago

 

2023-2024an Doktoregoa egiteko, ikertzaileei zuzendutako deialdia

 

Doktoregoa Fakultatean egiteko deialdia kaleratu dugu, deialdiaren helburua da indartzea hezkuntza berrikuntzarekin lotutako ikerketa ildo estrategikoak. Bi ikertzailek bere jarduna garatzeko aukera izango dute, ikerketa kolaboratiboan lan egiteko testuinguru batean. Informazio gehiago

 

Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztergai

 

Academic Literacies kongresuak etxeko hizkuntzan ikasi gabe aurreikusitako emaitza akademiko eta pertsonala lortzen duten ikasleen alfabetatzea aztertzeko baliatu zen eta hizlari nagusien artean Christiane Dalton-Puffer (Universität Wien), Ana Llinares (Universidad Autónoma de Madrid) eta Tarja Nikula (University of Jyväskylä) izan ziren. Informazio gehiago

ratio 
 
ratio 

Master berria UEU eta Eusko Ikaskuntzaren kolaborazioarekin

 

UEU eta Eusko Ikaskuntza erakunde kolaboratzaileekin batera, Euskal kulturaren eragiletzan master berria aurkeztu dugu. Masterraren aurkezpen ekitaldia baliatu zen, gainera, UEU eta Fakultatearen arteko elkarlanerako hitzarmena sinatzeko eta Eusko Ikaskuntzarekin daukaguna berresteko. Informazio gehiago.

 

Hezkuntza digitalaren aukerak eta erronkak aztertzeko jardunaldia

 

Maiatzaren 16an, Hezkuntza digitala: aukerak eta erronkak jardunaldia antolatu genuen Bilbao AS Fabrik-en. Hausnarketa konstruktiboa egitea eta arreta digitalizazioak hezkuntzarentzat dakartzan aukeretan eta erronketan jartzea izan zen jardunaldiaren helburua.

Informazioa gehiago

ratio 
 

Sektore publiko eta kooperatiboen arteko harremanari buruzko webinarra

 

Ekainaren 12an, Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak bultzatutako jardueren artean, webinarra eskainiko dugu: Sektore publiko-kooperatiba elkarlana gizarte-zerbitzuen eremuan: gizarte-ekonomiatik egindako balio-ekarpena. Informazio gehiago.

 
ratio 

Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleen podcast-a

 

4. mailako ikasleek jorratu dituzte graduari buruzko zein graduaz kanpoko kontuak eta egin dute etorkizunari buruzko gogoeta. Aretxabaletako campuseko platoan grabatu dituzte podcast-aren bost atalak eta ikasle, irakasle eta ikasle ohiak gonbidatu dituzte saioetara. Informazio gehiago.

Ikusi atal guztiak
 

IKASTAROAK

 

Euskal kulturaren eragiletzan masterra

Erdi-presentziala.

BERRIA!

  • 60 ECTS

Harremanetarako

masterrak.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Erdi-presentziala.

  • 60 ECTS

Harremanetarako

masterrak.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

 

KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu

Eman izena
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
harrera.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagram LinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?


¿Quieres recibir este boletín en castellano?