Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

16. Buletina / 2022-03-25

Ikus-entzunezkoen sormena sustatzen Aretxabaletako campusean

Sormena eta berrikuntza dira Mondragon Unbertsitatearen eredu pedagogikoaren ardatz garrantzitsuak. Ikasleek ez dituzte konpetentzia horiek curriculum akademikoan bakarrik jorratzen, modu paraleloan, unibertsitateak antolatzen ditu zenbait ekintza, esaterako, Huhezinema Euskal Film Laburren jaialdia eta Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa. Informazio gehiago

 

Zeintzuk dira hezitzailearen erronkak gastronomia sektorean?

 

Martxoaren 29rako webinarra antolatu dugu Basque Culinary Centerrekin batera, gastronomia eta hezkuntza sektoreetako etorkizuneko erronkak aztertzeko. Gainera, Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterra aurkeztuko dugu. Informazio gehiago

 

Aurkeztu dugu II. Komunikazio Campusa

 

Komunikazio Campusa antolatu dugu bigarren aldiz Goiena Komunikazio Taldearekin batera. Astebete iraungo du eta goizez egingo da, Aretxabaletako Komunikazio Campusean. Udalekuak DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako gazteentzat daude zuzenduta. Informazio gehiago

 

Gurean dira kooperatibismo masterreko nazioarteko ikasleak

 

Nazioarteko master hau online eskaintzen da baina, ikasleek aukera dute, formazioa osagarri moduan, euskal kooperatibismoa gertutik ezagutzeko. Apirilaren 1era arte egongo dira nazioartetik etorritako zazpi ikasleak gurean. Informazio gehiago

 

IKASTAROAK

 

Konpetentzia Digitalak Herritarrentzat

Online

  • 40 ordu

Harremanetarako

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan ikastaroa

Online

  • 20 ordu

Harremanetarako

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

Ikaskuntzako eta Irakaskuntzako prozesuen berrikuntza

Erdi-presentziala.

  • 150 ordu

Harremanetarako

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

943 71 31 40

 

Informazio gehiago

 

KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu

Eman izena
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
harrera.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagramLinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?


¿Quieres recibir este boletín en castellano?