Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

 10. buletina / 2024ko negua

  >> Versión en español / Gaztelerazko bertsioa

Zorionak eta urte berri on!

Yera Sanchez lankideak egindako postal hau nahi dugu baliatu zoriontzeko Fakultateko Alumni elkartea osatzen dugun guztiok. Ondo bukatu urtea eta hobeto hasi urte berria!

imagen
 

Kulturartekotasunaz eta elkarbizitzari buruzko jardunaldi arrakastatsua

Pasa den astean, hilaren 13an, Kulturartekotasuna eta elkarbizitza. Zer ikasi dugu eta zer dugu ikasteko? izenburupean, adituen hitzaldiak eta irakasleen, familien eta ikasleen ahotsak jasoko genituen Eskoriatzako campusean egindako jardunaldian. Goraino bete zen Dorleta eraikineko aretoa.

 

ratio 
Informazio gehiago
 

Adimen artifizialari eta ongizate emozionalari buruzko mikrokredentzialak

2025ean, lehenengo aldiz, mikrokredentzialak eskainiko ditugu Fakultatean. ‘Ondoez emozionalaren aurrean esku-hartzea Bigarren Hezkuntzan’ eta ‘Adimen artifiziala hezkuntzan: oinarrizko alfabetatzetik teknoetikara’ ikastaro horiek modalitate erdi-presentzialean egingo dira.

imagen
Informazio gehiago
 

Gradu berri bat eskainiko dugu hurrengo ikasturtean Aretxabaletan

Nobedadeak ditugu 2025-2026 ikasturtean, gradu berri bat eskainiko dugu Aretxabaletako campusean: Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioan. Gradu berriaren helburua da prestatzea profesionalak Kultur eta Sormen Industria emergenteen erronkei erantzuteko. Hiru espezializazio izango ditu graduak: moda, arte bisualak eta musika. Unibasq-en onarpenaren zain gradu berri hau.

imagen
Gradu berria
 

Prest dugu 2025eko Alumni Hitzaldi Zikloa

Martxoaren 3tik 7ra egingo dugu 2025. urteko Alumni Hitzaldi Zikloa. Laugarren edizio honetan ere denetako mahai-inguruak izango ditugu Aretxabaletako campusetik emitituta. Gorde datak agendan!

imagen
Aurreko edizioetako bideoak
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
alumni.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagram LinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?

(Baja emanten baduzu buletin honetan, ez duzu buletin informatibo gehiago jasoko baina, jarraituko duzu jasotzen zure profilean aukeratuta dituzun Alumni Elkartearen bestelako informazioak)