KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

68. buletina / 2023-12-11

Debekatu beharko lirateke telefono mugikorrak eskolan?

Gaurkotasun handiko gai da ikasgelan mugikorrak debekatzea ala ez “erabakitzearena”. Europar Batasuneko gero eta herrialde gehiagok egin du debekuaren alde: Italiak, Frantziak, Britainia Handiak; azkena Herbeherea izan da. Gure iritziz, ez dira debekatu behar, baina argi, oso garrantzitsua da nola? eta zertarako? galderei erantzutea mugikorren erabileraren kontu honetan.

 

Bideoan, Sir Michael Wilshaw eskoletako inspektore buru ohia eta Samantha James bigarren hezkuntzako irakasle ohia azaltzen dira gai honi buruz eztabaidatzen. Eztabaida argigarri eta interesgarria.

ratio 

Ikusi bideoa (Ingelesez - 6 min) 

 
 

Argazkia: Pexels 

Eraginkorra da debekatzea?

 

Madrilgo Erkidegoa aztertzen ari da nola egin ikasgeletan mugikorrak debekatzeko legea. Frantziak duela urte batzuk ezarri zuen neurri hori. Katalunian, helburu berarekin, irakasle batek Herri Ekimena aurkeztu du.

Neutral-eko artikulua modu kritikoan irakurrita,  zein da zure iritzia?

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 8 min)

 

Zenbat urterekin eman mugikorra haur bati? Adituen iritzia

 

Umeari lehen telefono adimenduna noiz eman eztabaidatzen ari dira gurasoak, baina erantzun argirik gabe. Hiru ikertzailek zehaztu dituzte gako garrantzitsuenak. Artikuluak jorratzen ditu gaiaren lotutako hainbat alderdi: zer adinetan eman?(irizpide praktikoak), errazagoa da ez ematea?

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 25 min)

Irudia: elpais.es

 

Irudia: Pexels 

Mugikorrak, internet eta zu

 

Mugikorrek, Internetak eta enparauek gugan izan ditzaketen ondorioez ari gara; eta haurrengan duten eraginez, batez ere, haurrengan duten eragintzez.

Sakelako telefonoak usteldu egiten du garuna? Nahiz eta horrela pentsa daitekeen, ebidentziek ez dute bereziki babesten pantailak txarrak direnik umeentzat -ezta onak ere-. Pantailak erabiltzeak haur txikiengan dituen ondorio kognitiboak izango dira modu batekoak ala bestekoak testuinguruaren araberakoak, ez hainbeste erabiltzen duten denboraren araberakoak.

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 30 min)

 

Haurtzaroa eta pantailak

 

Lucrecia Crescinzi-Lanna eta Mariona Granék argitaratutako liburua da Infancia y pantallas. Liburu honek bultzatu nahi du lehen haurtzaroan adingabeek pantaila interaktiboekin duten elkarrekintzaren inguruko ikerketa. Modu librean zabaldu dute liburua arlo horretan interesa duten akademiko guztiengana iristeko, baina baita txikienek teknologia modu osasungarri, arduratsu eta hezigarrian erabiltzen lagunduko duten kalitatezko baliabideak hautatu eta eskaintzeaz arduratzen diren hezitzaile eta familiengana iristeko ere. 

 

Haurrentzat, egunerokoaren zati dira pantailak, eta jolaserako beste tresna bat; baina hezitzaileek, berriz, oraindik ere zalantza handiak dituzte ingurune interaktiboek dituzten aukerei buruz haurren maila kognitiboa, afektiboa eta psikomotorea garatzeko.

Irudia: octaedro.com

 
Irakurri Gehiago
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTube Web Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2023 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.