KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

56. buletina / 2022-06-23

Teknologia burujabetza

Gure egunerokoan erabiltzen ditugun gailu edo teknologia digital gehienak Google, Microsoft, Facebook edota Amazon bezalako enpresa multinazional handien esku daude. Modu honetan, gure jardun guztiak (gure datuak) enpresa pribatu batzuetan eskuetan daude. Egoera horri buelta emateko, ezinbestekoa da sustatzea zerbitzari federatuen antolaketa.

 

Ikusi bideoa (Gazteleraz - 2 min.)

ratio
 
 

Bideoa: Cultura Online

 
 
 

Irudia: Federico Orlandi (Pexels)

Zer dago enpresa teknologiko handien atzean?

 

Aplikazio edo gailu digital bat erabiltzea erabakitzen dugunean, gure datuak nork kudeatuko dituen erabakitzen ari gara. Enpresa pribatuen kasuan, gure datuak nola eskuratzen dituzten eta zertarako erabaliko dituzten jakitea zaila da, finean, gure kontroletik kanpo geratzen da. Zer egin daiteke honen aurrean? Badago alternatibarik?

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 30 min.)

 

Ez dago hodeirik

 

Nork ez du erabiltzen hodei plataformak? Leku erosoak dira argazkiak, dokumentuak, bideoak eta abarrak gordetzeko; klik bakarrarekin, lor dezakegu guk nahi dugun hori espazio batean gordetzea. Hala ere, ba al dakigu nola funtzionatzen duten? Non dago hodeia? Non gordetzen dira gure edukiak? Erantzuna da: beste batzuen ordenagailuetan.

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 30 min.)

Irudia: PxHere

 

Irudia: Eukombos (wikimedia)

 
 

'Fedibertsoa'

 

Monopolio teknologikoaren aurrean, badira sare federatuen aldeko apostua egin duten mugimenduak. Unibertso federatu hau fedibertsoa da, hainbat sare sozialetako zerbitzariek osatzen duten ekosistema edo unibertsoa.

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 30 min.)

 

'Resistencia Digital. Manual de seguridad operacional e instrumental para smartphones´

 

Gure pribatutasuna gero eta ahulagoa den ingurune batean gaudenez, irakurleari tatami zibernetikoan indartsu izaten lagunduko dioten ezagutzak transmititu nahi zaizkio liburu honetan, segurtasunaren kultura garatzea talde-lana baino ezin delako izan.

Irudia: Críptica

 

 
Ikurri gehiago
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTubeWeb Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2022 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.