Abenduaren 2an, Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan. Zaldibiako esperientzia jardunaldia egingo dugu UEMArekin batera. Bertan, aukera izango da gertutik ezagutzeko Zaldibiako hezkuntza komunitateak pasa den ikasturtetik abian jarritako esperientzia berritzailea. Izen-ematea.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasle eta ikertzaileak ko-dozentzia edo ikaskuntza partekatuari buruz hitz egin du. Zeintzuk dira irakaskuntza partekatua martxan jartzeko gakoak? Zein onura ekartzen ditu?
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 16. edizioak ireki du lanak aurkezteko epea; film laburrak bidali ahal izango dira 2022ko azaroaren 29ra arte. Edizio berriak data berriak ere ekarriko ditu: urtarrilaren 25etik 27ra bitartean egingo da. Informazio gehiago
Ikastaroaren helburua da kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzea bazkideei. Hasi berri den ikastaroan, parte hartuko dute 14 kooperatibetatik etorritako 23 lagunek. Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu