Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

28. Buletina / 2023-04-28

Ekonomia sozial eta solidarioaren UNESCO katedra aurkeztu dugu

Ekonomia sozial eta solidarioaren inguruko munduko lehen katedra aurkeztu dugu Kolonbiako Santa Marta hirian. UNITWIN programaren bitartez, UNESCOk babesten du katedra hau eta bertan Mondragon Unibertsitatearekin batera daude Universidad cooperativa de Colombia, Universidad de Quilmes (Argentina), Universidad Iberoamericana de Puebla (Mexiko) eta Universidad Complutense. Informazio gehiago

ratio 
 

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzeaz jarduteko biltzarra

 

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzea: ikerketa eta gelako praktika lotzen, lelopean, bertako zein atzerriko ikertzaileek hartuko dute parte biltzarrean, eta helburua da testuinguru eleanitzetako arlo edo diziplinako alfabetatzeari buruzko ikerketa-ebidentzia berriak ekartzea. Bilbao Berrikuntza Faktorian egingo da jardunaldia maiatzaren 18 eta 19an. Informazio gehiago

 

Hezkuntza erraztearen eta berrikuntzan prestakuntza-eskaintza

 

Hezkuntzako erakundeei (in company) eta irakaslei zuzendutako eskaintza zabala prestatu dugu hezkuntza erraztearen eta berrikuntzaren arloan. Iraupen eta maila desberdinetako programak eskainiko ditugu: masterrak, diplomak, espezializazio ikastaroak...  TeamLabs-ekin batera eskainiko ditugu programak.

Deskargatu katalogoa (pdf).

 

Unai Portilla: "Komunikazioaz, modu dibertigarrian aritzeko aukera"

 

Komunikazio Campusa antolatu dugu hirugarren urtez Goiena Komunikazio Taldearekin. Uztaileko lehen astean egingo da, Aretxabaletan eta izen-ematea zabalik da. Unai Portilla, Komunikazio Campuseko koordinatzaile eta Mondragon Unibertsitateko irakasleri elkarrizketa.

 

Hezkuntza digitalaren aukerak eta erronkak aztertzeko jardunaldia

 

Maiatzaren 16an Hezkuntza digitala: aukerak eta erronkak jardunaldia antolatu dugu Bilbao AS Fabrik-en. Curriculum berriak konpetentzia digitala funtsezko konpetentzia gisa jasoko du eta horren aurrean, askotan, arrisku eta ondorio txarretan jartzen dugu arreta. Jardunaldi honetan aldiz, digitalizazioak hezkuntzari eskaintzen dizkion aukeretan eta erronketan jarriko da fokoa.

Izen-ematea

 

IKASTAROAK

 

Euskal kulturaren eragiletzan masterra

Erdi-presentziala.

BERRIA!

  • 60 ECTS

Harremanetarako

masterrak.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (Lit)

Erdi-presentziala.

  • 60 ECTS

Harremanetarako

masterrak.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

 

KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu

Eman izena
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
harrera.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagram LinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?


¿Quieres recibir este boletín en castellano?