KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

57. buletina / 2022-07-19

KoLaborategia 2021-2022 ikasturtean

2021-2022 ikasturtea amaitu dugu eta, buru-belarri ibili ostean, ikasturte emankorra dela esan dezakegu. Buletin honetan, esku artean izan ditugun proiektuen lagin bat bildu dugu. Datorren ikasturtean gehiago! 

 

Bitartean, gure webgunean topatuko gaituzue. 

Irudia: KoLaborategia

 
ratio
 
 

Bideoa: KoLaborategia

 
 

SELFIE galdetegia

 

Ikastetxeetan kultura digitalaren inguruko hausnarketa sustatzeko tresna da Europako Komsioaren SELFIE galdetegia. KoLaborategitik, galdetegi honen bideo hau moldatu dugu, ikasleei galdetegiaren nondik-norakoak azaltzeko.

 

Ikusi bideoa - (Euskaraz - min. 1)

 

Gamifikazioa

 

Gamifikazioa estrategia erabilgarria da ikaskuntza egoeretan ikasleen motibazioa sustatzeko, baita bestelako konpetentzien garapena areagotzen laguntzeko ere. KoLaborategiko Egoitz de la Iglesia eta Amaia Arroyo Sagastak CICID2021 kongresuan horren inguruko komunikazioa aurkeztu zuten, KOOPHEZI proiektuan egindako lanean oinarrituta.

 

Ikusi bideoa - (Euskaraz - 5 min.)

ratio
 
 

Bideoa: KoLaborategia

 
 
 
ratio
 
 

Bideoa: Arizmendi Ikastola

Haurrak eta pantailak

 

Haurren eta teknologia digitalen arteko harremana gero eta kezka handiagoa sortzen duen gaia da. Horren aurrean, lanketa eskatzen ari dira ikastetxeak eta familiak eta, testuinguru horretan, Arizmendi Ikastolak “Nola kudeatu pantailak 0 eta 6 urte birtarteko haurrekin” jardunaldia antolatu zuen. Bertan, KoLaborategiko Amaia Arroyo Sagastak sakonki jorratu zuen gai hau.

 

Ikusi bideoa - (Euskaraz - ordu 1 eta 25 min.)

 

Digitalizazioa Hezkuntzan: etorkizuneko bidea marrazten

 

2021-2022 ikasturte hasieran, Berrikuntza Digitala Aipamen berriaren hasiera ekitaldia egin zen Bilbao AS Fabriken, “Digitalizazioa hezkuntzan: etorkizuneko bidea marrazten” lelopean. Kanpoko bi irakasle gonbidatu genituen ekitaldira, Linda Castañeda (Murtziako Unibertsitatea) eta Mercè Gisbert (Universitat Rovira i Virgili). Gainera, Euskal Herriko beste bi lagun ere etorriko ziren: Make Irigoyen (Bigarren Hezkuntzako irakaslea eta dinamizatzaile digitala) eta Aitor Pagaldai (Lauaxeta Ikastola).

ratio
 
 

Bideoa: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

 

 
Ikusi bideoa

(Gazteleraz - Ordu 1 eta 50 min.)

 

 
 

Argitalpenak

Ikasturtean zehar, hainbat argitalpenetan egin dituzte KoLaborategiko lantaldeko kideek. Hemen jaso ditugu horietako hiruren erreferentziak:

Arroyo Sagasta, A. & Sanchez Murueta, A. (2021). Inclusión digital, diseño universal de aprendizaje y retos de la comunidad educativa. In C. Latorre Cosculluela y A. Quintas Hijós (coord.) Inclusión educativa y tecnologías para el aprendizaje. Octaedro.

Zubizarreta, A., Imaz, A. & Ipiña, N. (2021). Percepciones del profesorado universitario y de futuros docentes hacia un modelo híbrido. El caso de la facultad de humanidades y ciencias de la educación de mondragon unibertsitatea. Journal of Supranational Policies of Education (JOSPOE), 14.

Arroyo-Sagasta, A. (2022). La organización de los entornos de aprendizaje: oportunidades de construcción, colaboración, empoderamiento e innovación. In J. Gil-Quintana (coord.) Organizaciones educativas: evolución de perspectivas hasta la sociedad posdigital (pp. 115-129). McGraw Hill.

 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTubeWeb Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2022 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.