‘Tokiko hezkuntza-komunitateak saretzeko zenbait gako’ jardunaldia azaroaren 27rako antolatu dugu, goizez eta Eskoriatzako campusean. Izen bereko liburuxkan jasotako ideietatik abiatuta, tokiko hezkuntza-sareak sortzeko prozesuen erraztailetzan dabiltzan eragileekin hausnarketarako gunea sortzea da asmoa. Informazio gehiago
Wikikasi proiektuan, Wikipedia eta konpetentzia digitalak lantzeko ikas-egoerak diseinatuko dira, eta deialdian parte hartzen duten ikastetxeetan proiektu pilotuak gauzatu ahal izango dira Derrigorreko Bigarren Hezkuntzan. 2026-2027 ikasturtera arteko garapena izango du proiektuak. Informazio gehiago
Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioa 2025eko urtarrilaren 22, 23 eta 24an ospatuko da. Film laburrak eta bideoklipak aurkezteko epea 2023ko azaroaren 17an itxiko da.
Agustin Markaidek idatzi du Koop ataria blog-eko sarrera berria: ‘KoopAtaria, ideia eta eztabaida kooperatiboen ataria’.
Eroskiko presidente izan zenak, blog berriaren bidez bestelako esperientziak ezagutzeko deia egiten du, hausnarketak bideratzekoa eta ezagutza zabaltzekoa, gizarteak kooperatiben balioen egokitasuna ekarpen praktikoagatik estimatu dezan.
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu