Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen
¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?
47 Buletina / 2025-01-30
Koirakaskuntza jardunaldia otsailaren 14an Bilbao AS Fabriken
Otsailaren 14an, ‘Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan’ jardunaldia egingo dugu Bilbao AS Fabriken. 09:30etatik aurrera adituen hitzaldiak eta mahai-inguruak entzun ahalko dira. Irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.
Alba Lozanoren 'Utländsk' film laburrak irabazi du Huhezinema
Alba Lozanok zuzendutako 'Utländsk' film laburrak irabazi du 2025eko Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 18. edizioa. Bideoklip onenaren saria ‘Niña Soñando’ bideoklipak jaso du, Maria Muriedasek zuzendutakoak; ikasleen sailean, berriz, Aitor Abioren 'Patrimonio' aukeratu du epaimahaiak.
Elkarlana Boliviako Franz Tamayo unibertsitatearekin
Boliviako Universidad Franz Tamayo (Unifranz) unibertsitateko dozenatik gora ordezkari akademiko eta arduradun Euskal Herrian izan dira, fakultatearekin batera martxan jarri duten berrikuntza prozesua lantzeko. Hezkuntza berrikuntzan sakonduko dute metodologia berritzaileak Boliviako testuingurura aplikatuz, eta horretan bidelagun izango gara.
Hitzarmena sinatu dugu Labayru Fundazioarekin
Elkarlanerako hitzarmena sinatu dugu Labayru Fundazioarekin. Hitzarmenaren arabera, euskarari eta euskal kulturari dagozkion gaiak izango dira bi erakundeek batera arituta, eta beste hainbatekin lankidetza bilatuta, landuko ditugun gai nagusiak. Nagore Ipiña fakultateko dekanoak eta Igone Etxeberria Labayru Fundazioko zuzendariak sinatu dute hitzarmena. Informazio gehiago
Kooperatibagintzan Aditu tituluko ikasleekin elkartu da Pello Rodriguez MONDRAGONeko lehendakaria, MONDRAGONen 2025-2028 Politika Sozioenpresariala aztertzeko eta gestio planean sakontzeko. Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu