KoLaborategia

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

55. buletina / 2022-05-31

Segurtasun digitala

Gero eta gehiago hitz egiten da segurtasun digitalaz: sare sozialetan argazkiak igotzea, gure datuak saltzea debaldeko aplikazioak izateagatik, cookie guztiak axola gabe onartzea... Pribatutasunaren galera ekarri du garapen teknologiko digitalak, onartu beharra dago; baina badira kontuan har ditzakegun zenbait neurri. Zeintzuk? Bada, hasteko, informatu egin behar gara eta kontzientzia piztu.

 

Ikusi bideoa (Ingelesez, gaztelerazko azpitituluak - 3 min.)

ratio
 
 

Bideoa: Carlos Espinosa Reyes

 

Irudia: Xataka

 
 

Zer dira cookie-ak?

 

Etengabe eskatzen digute cookie-n onarpena. Baina, zer dira? Zer mota daude? Eta zer gertatzen da ez baditut onartzen? Jakinda garrantzitsuena ulermena eta ezagutza dela, hasi gaitezen hasieratik eta argitu dezagun gai hau.

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 15 min.)

 

Badakizu Google-k zer informazio gordetzen duen zutaz?

 

Ez da sekretua: Google-k berak zuri buruz gordetzen duen informazioaren berri eman diezazuke. Zuk kontsultatu besterik ez duzu webgune honetako urratsak jarraituz. Bertan ikusiko duzun informazioaren arabera, hautuak egin ditzakezu, zure aztarna digitala kontrolatu ahal izateko.

 

Irakurri gehiago - (Gazteleraz - 30 min.)

 
 

Irudia: Buzzvizz

 

Irudia: Data Detox Kit

 
 

Data Detox Kit

 

Ez da erraza segurtasun digitala zaintzea. Agian, erosotasuna izan daiteke gehien zailtzen duena. Webgune honetan zure pribatutasun, segurtasun eta ongizate digitala egoki iruditzen zaizun moduan kontrolatzeko har ditzakezun eguneroko urratsak agertzen dira.

 

Irakurri gehiago - (Euskaraz - 30 min.)

 

'Acepto las condiciones'

 

Eztei bidaia digitalaren amaiera da. Nazioarteko hainbat adituren ahotsaren bidez, liburuak honako hau aztertzen du: zer egin gaur egungo botere-asimetriak iraultzeko? Nork behatzen ditu behatzen gaituztenak? Pentsa al dezakegu ikuspegi (gehiago) humanoa duten teknologietan? Onartzen al ditut bizitza digitalaren terminoak eta baldintzak?

Irudia: Acepto las condiciones

 

 
Ikurri gehiago

(deskargatzeko aukera)

 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTubeWeb Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2022 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.