Asko dira pantailak haurtzaroan erabiltzearen kontrako ahotsak, baina errealitateak esaten digu askotan eskaintzen dizkiegula, askotariko helburuetarako. Funtsean, “Zertarako?” galdera egin beharko genioke geure buruari, haurrei pantaila bat eskaintzea erabaki kontzientea den edo ez jakiteko. Baina gaia are konplikatuagoa izan daiteke: nola lagundu erabilera egokia egiten? Non markatu muga dependentziarik ez sustatzeko? Helduok eskain ditzakegun bidelaguntza eta gidaritza digitala dira gakoak. Ondorengo bideoan, 0-12 urte bitartean bidelaguntza egiteko proposamen bat dago.
Ikusi bideoa (Gazteleraz - 20 min.) |