Hau da marka! jardunaldia aurkeztu dugu AZK komunikazio agentziarekin batera. Urriaren 27an, Eskoriatzako campusean egingo den jardunaldian, Nola bereiztu zure ikastetxearen marka? lelopean eztabaidatuko dugu. Horretarako, hezkuntza erakunde baten marka hobetzeko estrategiez arituko da Iván Díaz González (Grávita) eta ondoren, hiru kasu ezagutzeko aukera izango da: San Fermin Ikastola, Oñatiko Urgain eskola eta Herrikide Ikastetxea. Irekita dago izen-ematea.
|