66. buletina / 2023-07-20 |
|
|
2022-2023 ikasturtea amaitu dugu eta, buru-belarri ibili ostean, ikasturte emankorra dela esan dezakegu. Buletin honetan, esku artean izan ditugun proiektuen lagin bat bildu dugu. Datorren ikasturtean gehiago! Bitartean, gure webgunean topatuko gaituzue.
|
|
|
Argazkia: Antoine Beauvillain (Unsplash) |
| Gazteak eta sare sozialak
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, gazteek sare sozialak nola erabiltzen dituzten aztertzeko ikerketa bat egin genuen. Tartean, EAEko nerabeek gazteen nortasunari eta sare sozialen erabilerari buruz zituzten kezkak eta jarrerak aztertu genituen. Artikulu honek ikerketan jasotako datuak, horien analisia eta ondorioak jasotzen ditu.
Irakurri artikulua |
|
|
Bideoa: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |
| Ikastetxeko Proiektu Digitala
Joan den ikasturtean, Arizmendi Ikastolako Almen gunean Ikastetxeko proiektu digitala garatzeko bidelaguntza prozesu bat jarri genuen martxan. Hori oinarri hartuta, aurten, TKNIKA Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroaren bitartez, Lanbide Heziketako 35 ikastetxerekin lanean aritu gara, beren Ikastetxeko Proiektu Digitala garatzen laguntzen. Ezagutu Arizmendi Ikastolako esperientzia |
|
|
Transferentzia proiektuak
KoLaborategiak harreman estua du hezkuntza erakundeekin eta gure ikertzaileek beren espezializazio alorreko ekarpenak egin dituzte hainbat transferentzia proiektutan. Esaterako, ikastetxeen plan digitalak, diziplinarteko proiektuak eta online ikastaroak egin ditugu, besteak beste, honako eragileekin elkarlanean: Kristau Eskolak, TKNIKA, MONDRAGON ezagutza dibisioa, HABE, Amurrioko Zabaleko Ikastetxea eta Altsasuko Iñigo Aritza Ikastola. Ezagutu KoLaborategiaren lana gertutik |
|
|
|
Argazkiak: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea |
|
Kongresuetako partaidetza
KoLaborategian ezinbestekotzat dugu hezkuntza eta komunikazio arloetako adituen lanaren jarraipena egitea, baita gure jardunean zein ikerketetan ikasitakoa komunitatetarekin partekatzea ere. Horregatik, ikasturte honetan, kongresu askotan izan gara egungo baliabide, erronka eta joerak ezagutzen, eta horietako batzuetan aktiboki ere hartu dugu parte, komunikazioak aurkeztuz edo antolakuntzan lagunduz: CITIE, EDUTEC, EduMed, ETEN, IkerGazte, JUTE, Virtual USATIC eta CIMIE.
Ezagutu KoLaborategiaren lana gertutik |
|
|
Norbere Ikaskuntza Inguruneen gida (PLE)
Norbere Ikaskuntza Ingurunea edo Personal Learning Environment (PLE) nola ikasten dugun hausnartzen laguntzeko kontzeptu gakoa da. Gida honetan, Lehen Hezkuntzatik hasi eta Batxilergorainoko ikasleekin PLE lantzeko proposamena dago. Laster izango da eskuragarri sarean modu irekian, Nafarroako Bakea eta Elkartasuna fundazioaren atariko hezkuntzarako baliabide metodologikoen atalean, beste hainbat gidarekin batera.
|
|
|
Ikasturtean zehar, hainbat jardunaldi antolatu ditugu, eta hemen jaso dugu horietako hiruren berri: |
|
|
Hezkuntza digitalaren erronkak eta aukerak aztertu genituen Bilbao AS Fabrik campusean. Amaia Arroyo Sagastak eta Cristina Sánchez Romerok zuzendu zuten topaketa.
|
|
STEM esperientziak partekatzeko online jardunaldian STEM proiektuekin lotutako hiru ekimenen berri eman genuen, DBHko irakasleen ahotik: STEMotiv, 3Kimu eta ZTIM HUB.
|
| Enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lankidetzaz hausnartzeko webinarra antolatu genuen LanHezi proiektuaren baitan, Amaia Azpitartek eta Lander Etxezarretak gidatuta. |
|
|
Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu |
|
|
Creative Commons 2023 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. |
|
|
|