Ikastetxeetako esperientziak oinarri hartuta, ko-dozentziaren abantailak izan genituen hizpide pasa den ostiralean Eskoriatzako campusean egindako jardunaldian. 130 pertsona bildu ziren bertan eta Ana Hernandez irakasle madrildarrak eta Euskal Herriko lau ikastetxeetako ordezkariek haien esperientziak partekatu zituzten. Informazio gehiago
Itziar Leemansen film laburra izan da garaile 17. edizioan. Kepa Errasti aktorearen gidaritzapean, Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.
Nafarroako Gobernuaren Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren laguntza du tituluak, erdi-presentziala izango da eta aurten Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroan (CEIN) eskainiko da. Informazio gehiago
TeamLabs-ekin batera, ikastaro berri bat eskainiko dugu hezkuntza arloko errazte estrategikoaren bueltan: Hezkuntza Berrikuntza Proiektuen Diseinua Errazte Estrategikoan Oinarrituta Espezializazio Ikastaroa. Modalitate hibridoan eskainiko da: online saioak + aurrez aurreko lau workshop Bilbon Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu