Sarean jarri dugu 2023. urtean euskaraz argitaratutako haur eta gazteei zuzendutako 231 liburuen sailkapena biltzen duen argitalpena: Haur eta gazte literatura irakur gida 2023. 14 lagunek osatutako lantaldeak urteko argitalpen guztiak irakurri, aztertu eta hiru ataletan multzokatu ditu: liburu gomendagarriak, oso gomendagarriak eta zerrenda berezia. Azken horiei erreseina bana gehitu diete. Deskargatu argitalpena
Gizartearen begiratu kooperatiboa zorrozteko gailu gisara aurkeztu du LANKI Kooperatibismoaren IkertegiaKÂ KoopAtaria Kooperatibismoaren Ataria bloga. Ikuspegi kooperatiboa oinarri harturik gizarteari begiratu bat emateko interesa dutenen txoko partekatua eraikitzea da asmoa.
Ingeniaritza fakultatearekin batera antolatutako MONDRAGON ZTIM Hub ekimena martxan da. ZTIM bokazioak sustatzea helburu duen egitasmoan 24/25 ikasturterako ere doako ekintza ezberdinak gauzatu nahi ditugu eta horien aurkezpenak egingo dira urriak 9an eta 16an.
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu