Ikus-entzunezko Ekintzailetzan eta Berrikuntzan unibertsitate aditu ikastaroa emango dugu Lekarozen Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan. Nafarroako ikus-entzunezkoen sektoreari ezagutza bereizgarria eta espezializatua emateko beharraren ondorioz sortu da titulua eta lehen edizioak % 55eko deskontua izango du Nafarroako Gobernuak emandako hobariari esker.
Euskal Herri osoan azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den Euskaraldia ariketa sozialaren harira, ekitaldi ugari antolatu dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Fakultateko Euskara Batzordeak bultzatutako hitzordu akademiko-ludikoak egin dira azaroaren 21etik 25erako astean.
Ekintzailetza sozial kooperatiboan oinarrituz, proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzeko programa da KoopFabrika eta “proiektu bizien bidelagun” izateko helburuz, ikasturte honetako formakuntza eta bidelaguntza saioak aurkeztu ditugu Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu