Historian, gaitasun eta rolak genero, arraza edo talde etnikoekin lotzen dituzten estereotipoak garatu dira. Horiei aurre egitea ezinbestekoa da aukera- eta ordezkaritza-berdintasuna funtsezkoak baitira gizartearen aurrerapenerako.
STEM diziplinen esparruan dagoen genero-arrakalaren jatorria multifazetikoa da, eta faktore sozial, kultural eta estrukturalei egozten zaie. Genero-estereotipo errotuek, kultura-espektatibek eta gizonei eta emakumeei esleitutako rol tradizionalek adin goiztiarretik oztopoak sortzen dituzte.
Genero-arrakalak berrikuntzan eta aurrerabidean ere badu eragina, mugatu egiten baitu teknologia- eta zientzia-garapenerako funtsezkoak diren sektoreetako ikuspegi eta talentuen aniztasuna.
Carmen Magallónek dioen bezala, ikerketetan genero-ikuspegia txertatzerakoan, zientzia eta bizitza hobetzen da.
STEM hezkuntza bultzatzeko hainbat eta hainbat ekimen jartzen dira abian gaur egun,eta datorren martxoaren 2an, Arrasaten izango dugun FIRST LEGO League Euskadi torneoa adibide bat da. Ekimen aproposa da genero-arrakalarekin apurtu eta edonor diziplina horietara gerturatzeko.
Liburu honetan STEM diziplinetan nesken eta emakumeen parte-hartzea, errendimendua eta etengabeko heziketa oztopatzen eta errazten duten faktoreak identifikatzen dira eta, bereziki, STEM hezkuntzarekiko interesa eta konpromisoa sustatzeko gakoak ematen ditu.
Hezkuntzan interesa duten eta genero berdintasuna sustatzea helburu dutenentzat baliabide gisa pentsatuta dago. Irakasleek gako interesgarriak aurkituko dituzte 2.3 eta 3.3 ataletan.