Ikaskuntza ebaluatzeko moduak aldatzen ari diren honetan, gero eta praktika arruntagoa bihurtzen ari da ebaluazioa modu digitalean egitea. Bideo honetan, Marina Pebley-k azaltzen du ebaluazio digitalak nola lagundu diezaiokeen ikasleari ikasten.
Hainbat dira ebaluazio digitalaren praktika arrakastatsuak hezkuntza testuinguruetan. Horietako batzuk aurkezteaz gainera, ebaluazio formatu alternatibo batzuk ere proposatzen dituzte Garcia Blazquezek eta Arroyo Sagastak artikulu honetan.
Ebaluazio formatiboak eta digitalizazioak hezkuntzan hartu duen indarraz jabetuta, Asses@Learning hezkuntza-esperimentaziorako proiektua gauzatzen ari dira Europako hainbat herrialdetako ikerlariak, tartean Espainiakoak. Helburu nagusia da ikastetxeetan ebaluazio formatibo digitala aplikatzea.
Ez da berria ebaluazio digitalaren erabilera goi-mailako hezkuntzan, baina zein etorkizun aurreikusten diogu? UOCeko, PUCPko eta Tecnológico de Monterreyko adituek ebaluazio digitalak goi-mailako hezkuntzan izan ditzakeen erronkak eta aukerak identifikatu dituzte webinar honetan.