Aurten Euspot euskarazko spot lehiaketaren 13. edizioa egingo da “Telefono mugikorrak eta adin txikikoak” gaitzat hartuta. 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 2024ko maiatzaren 20an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Eusko Ikaskuntzako ohorezko lehendakariak, Horizontes de esperanza. Una visión comunitaria para la sociedad vasca liburua gurean aurkeztu du. Ekitaldia Nagore Ipiña fakultateko dekanoak aurkeztu zuen eta Ainara Udaondo LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko zuzendariak egin zituen elkarrizketatzaile lanak. Informazio gehiago
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu dugu. GipuzkoHarrok. Lehiaketaren bigarren edizio honen helburua da Gipuzkoako etorkizuneko lana irudikatzea. Horretarako, ‘Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’ gaiari erantzunda, 30-90 segundo arteko lanak aurkeztu beharko dira. Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu