Enpresen materialen soberakinak heziketa-tresna nola bihurtu eta gaian sakontzeko eta esperientziak partekatzeko, jardunaldi irekia antolatu dugu: Biziberritu. Ekitaldia 15:00etan hasiko da eta irekia izango da Informazio eta izen-ematea.
Ekainaren 28rako, Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketarako gako: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education webinar irekia antolatu dugu. Bi hizlari izango dira: Nagore Ipiña eta Xavier Aragay. Informazio gehiago
Ekainaren 15ean, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) unibertsitate masterrari buruzko informazio saioa izango dugu, online. Bertan, masterraren xehetasunak ezagutzeaz gain, azalduko dira erraztaileen ezugarriak eta lan egiteko erabiltzen dituzten tresnak. Saioa gazteleraz izango da. Informazio gehiago.
Gipuzkoako gizarteari eskerrak emateko asmoz, Aspace Gipuzkoak azken 50 urteotan egiten ari den jarduera azaltzeko asmoz, erakundeak erakusketa ibiltaria bat osatu du eta Eskoriatzako campusean dago ikusgai. Ikusi bideoa
2021-2022 promozioetako Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduen amaiera ekitaldian 192 ikaslek oroigarria jaso zuten. 700 lagun baino gehiago bildu ziren bertan, Amaia antzokia goraino bete arte Informazio gehiago
Fakultateko ZiTeO ikerketa taldeak bultzatutako STEMotiv proiektuak STEAM Euskadi Sarietako bigarren saria jaso du. Hezkuntza Sailak antolatzen du lehiaketa hori hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak nabarmenetzeko. Vicomtech eta Ikaslan Gipuzkoarekin batera garatzen ari gara STEMotiv proiektua. Informazio gehiago
Goiena komunikazio taldearekin batera, Komunikazio Campusaren 2. edizioa antolatu dugu uztailean, Aretxabaletan. Udalekua zuzenduta dago DBH-4ko eta batxilergoko lehen mailako neska-mutikoei. Astebeteko bi txanda egongo dira, goizetan. Informazio gehiago
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu