Newsletter hau ondo ikusi ezin baduzu, egin klik hemen

Texto alternativo
 

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

27. Buletina / 2023-03-30

Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzea ikertzen

Maiatzaren 18 eta 19an egingo da Bilbao Berrikuntza Faktorian Testuinguru eleanitzetan arloko alfabetatzea: ikerketa eta gelako praktika lotzen nazioarteko biltzarra eta helburua da testuinguru eleanitzetako arloko alfabetatzeari buruzko ikerketa-ebidentzia berriak ekartzea. Informazio gehiago

 
ratio 

DualECAren 6. sinposioak ikastetxeetako irakaskuntza duala izan du ardatz

 

Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma egin genuen Eskoriatzako campusean. 6. edizio honetan
jorratu askotariko dual esperientziak ezagutzeko aukera izan genuen.
Informazio gehiago

 

Arikala: ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko egitasmoa

 

Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak eta Euskaltzaindiak gidatutako egitasmo berritzaile honen bidez, ikasleei hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak eta estrategiak emango zaizkie. Ondoren, esku-hartze horiek duten eragina neurtuko da.

 

Informazio gehiago

 
ratio 

Laura Macaya-Andrés ikertzaile eta feminismoan aditua gurean

 

Pasa den astean Laura Macaya-Andrés ikertzaile eta feminismoan aditua gurean izan zen. Batetik, Pinchazos, fantasmas y cero rock & roll: pánicos sexuales, capitalismo y regulación de la sexualidad hitzaldi irekia eskaini zuen, baina ikasleekin eta langile kolektiboarekin biltzeko eta hainbat esku-hartze egiteko aukera ere izan zuen, 

 

Brasilgo Lanbide Heziketako 28 irakasle gurean

 

Martxoan, lau astez, Brasilgo Paraiba estatuko Conexão Mundo programan parte hartzen ari diren Lanbide Heziketako 28 irakasle gurean izan dira. Bertan, prestakuntza jasotzeaz eta titulu amaierako proiektua aurreratzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatu dituzte. Informazio gehiago

 

'GipuzkoHarrok' bideo lehiaketa: etorkizuneko Gipuzkoa irudikatzen

 

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin garatzen ari den Etorkizuneko langileen enplegagarritasuna indartzeko proiektuaren testuinguruan, gazteei zuzendutako bideo lehiaketa antolatu dugu. Nolakoa izango da etorkizuneko gipuzkoarron enplegua?’gaia landuta, ekainaren 9a arte egongo da irekita bideoak aurkezteko epea.  Informazio gehiago

 

IKASTAROAK

 

Hezkuntza proiektuen diseinuetan espezializazioa, errazte estrategikotik abiatuta ikastaroa

Erdi-presentziala.

  • 75 ordu

Harremanetarako

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

Euskal kulturaren eragiletzan masterra

Erdi-presentziala.

BERRIA!

  • 60 ECTS

Harremanetarako

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

600 022 720

 

Informazio gehiago

 

KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu

Eman izena
 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
harrera.huhezi@mondragon.edu

FacebookTwitterInstagram LinkedInYouTube

 

Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu? |  Buletina jasotzeari utzi nahi diozu?


¿Quieres recibir este boletín en castellano?