Kulturgintza eta hezkuntza Euskal Herritik eta euskaratik ardazteari buruzko gogoetak izango ditugu aurtengo edizioan. Euskal Kulturaren Eragiletzan masterreko ikasleen Master Bukaerako Lanak ere aurkeztuko ditugu jardunaldian. Euskaltzaindiaren Donostiako egoitzan elkartuko gara, martxoaren 21ean eta 22an; irekia da baina, interesatuek aldez aurretik eman beharko dute izena.
100 irakasle gerturatu dira Bilbao AS Fabrikera ‘Irakaskidetza esperientziak ikaste-irakaste prozesuetan’ izenburupean antolatu dugun jardunaldira. Mondragon Unibertsitateko zein kanpoko ikertzaileen hitzaldiak entzuteaz gain, Euskal Herriko lau ikastetxetako esperientza ere ezagutu ditugu: Jesuitak Donostia Ikastetxekoa, Anoetako Herri Ikastolakoa, Tolosako Herrikide Ikastetxekoa eta Laskorain Ikastolakoa.
Aurten Euspot euskarazko spot lehiaketaren 14. edizioa egingo da "Laguntasun harremanak" gaitzat hartuta. 3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan; guztira sei sari izango dira. Irabazleak 1.000 euroko saria eskuratuko du. 2025ko maiatzaren 26an bukatuko da lanak aurkezteko epea.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasturteko memorian jasotzen dugu erakundearen gaineko urteko informazio aipagarriena: ibilbide historikoa, txosten akademiko osoa, egoera ekonomiko-finantzarioaren deskribapena, kudeaketa-organoen gaineko informazioa, langileen zerrenda….
Bi egun egin dituzte Eskoriatzako campusean. Otsailaren 20an ‘HUHEZI, bizitza osoko ikaskuntzarako unibertsitatea’ hitzaldia entzun eta gaiari buruz hitz egin zuten Fakultateko hainbat lankiderekin. Hilaren 24an, berriz, sare sozialei buruzko saio bat egiteko etorri ziren gurera.
Tailer honetan Lehen Hezkuntzara bideratutako hainbat gailu elektroniko eta digital frogatzeko eta haiekin esperimentatzeko aukera izango da. Etapako arloetan izan ditzaketen aplikazio praktikoen inguruko adibideak ere eskainiko dira
KoLaborategiak, Gizarte Digitalerako Hezkuntza eta Komunikazioa laborategiak, hilero digitalizazioari buruzko gai jakinen bueltan egindako buletin monografikoak argitaratzen ditu