Texto alternativo

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

52. buletina / 2022-03-01

Wikipedia elikatzea ikasketa prozesuan

Euskal Wikipedia hizkuntza handienak baino gutxiago garatua bada ere, eredua da hizkuntza gutxituen artean. Horren arrazoia da euskal wikilarien sarea oso antolatuta dagoela eta elkarlanean ari dela liburuzainekin eta ikastetxeekin. 

 

Ikusi bideoa (Euskaraz - 18 min.)

Bideoa: Euskarazko Wikipedia

 

Irudia: Wikipedia Entziklopedia askea

Euskarazko Wikipediaren lorpenak eta mugak

 

Euskal Wikipediak hogei urte bete ditu, eta munduko hizkuntzen artean 33. postuan dago. Eduki asko dago euskaraz. Hala ere, euskarazko kontsultak oso minoritarioak dira Euskal Herrian; besteak beste, norberaren nabigatzaileen eta gailuen konfigurazioak badu zerikusia hizkuntza erabilera horrekin.

 

Irakurri gehiago (Euskaraz - 10 min.)

 

Hiritar digital aktiboak sortzen

 

Unibertsitateko ikasleek Wikipediako edukien sorreran parte hartzeak onurak ditu ikasleen konpetentzia digitalak garatzerako orduan. Zehazki, Wikipediarekin, tresna digitaletan bilaketak egiten ikasten dute, eta hiritar digital aktiboak sortzeko balio du.

 

Irakurri gehiago (Ingelesez - 30 min.)

Irudia: Pixabay

 

 

Irudia: Lane Hartwell

Wikipedia, baliabide pedagogiko gisa

 

Hezkuntza arloan Wikipediari egozten zaion fidagarritasun faltak ez duela oinarririk frogatu nahi du ikerketa honek. Ikasleentzat eta irakasleentzat Wikipedia lagungarria da ikaste- irakasteko prozesuan, ikerketarako, idazketarako eta lan kolaboratiborako gaitasunak garatzen laguntzen baitu.

 

Irakurri gehiago (Gazteleraz - 10 min.)

 

Liburutegiak eta Wikipedia elkar aberasten

 

Wikipediaren eta liburutegien arteko osagarritasuna azpimarratu nahi du liburu honek. Liburutegiek Wikipedia ez lukete mehatxu gisa ikusi behar; alderantziz, Wikipediaren partaide gisa, Wikipediaren kalitatea handitzen lagundu dezakete eta beren zerbitzuen eta kolekzioen ikusgarritasuna areagotu.

Irudia: Amazon 

 
Ikurri gehiago

(Ingelesez - 9 min)

 
Texto alternativo

Gure helbide elektronikoa:
kolaborategia.huhezi@mondragon.edu

TwitterYouTubeWeb Site

¿Quieres recibir este boletín en castellano? // Buletina gazteleraz jaso nahi duzu?

Buletina jasotzeari utzi nahi diozu? | Harpidetza datuak aldatu nahi dituzu?

Creative Commons 2021 Mondragon Unibertsitatea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea.